jueves, 7 de julio de 2016

Alemanian!

Sartu ginen uztailean eta gure ikasleek hartu zituzten oporrak. Baina oporrak bizitzeko modu ezberdin ugari dago eta Larramendi Ikastolako ikasle batzuk, urte honetako oporrak Alemanian pasatzea aukeratu dute.


Larramendi Ikastolan ikasleen hezkuntza prozesua era holistikoan ulertzen dugu, horregatik, ikasgeletatik at, beste era bateko hezkuntza ere proposatzen dugu. Kasu honetan bizipen sakon bat, ikasle-truke proiektuaren bitartez, 10 egunez Alemanian eta Alemaniar etxeetan bizitzea. Ikasturtean zehar alemaneko klaseetan ikasitakoa praktikatuz, bizitzako eremu guztiak biltzen dituen bizipenaz gozatuz, gizarte eta errealitate berri baten barruan sartu eta bertatik esperientzia eta bizipen berriekin Mungiara bueltatzeko.


Proiektu honen lehen fasean Alemaniarrak izan genituen gure artean, Mungian. 10 egunez gure Ikastolara etorri, Euskal Herria ezagutu eta gure familiekin bizitzen eduki genituen .Orain, bigarren faseari ekiteko garaia iritsi zaigu. Larramenditarrak Alemaniara, Waldshut-era!


Dagoeneko pasatu dira egun batzuk Waldshut-era iritsi ginela. Gaurkoa, uztailak 7, laugarren eguna.
Ekintza ezberdinak egin ditugu dagoeneko, eta, oraindik, beste hainbeste ekintza geratzen zaizkigu.


Hona hemen ekintza ezberdinetako argazki batzuk.
Hegaldi egunekoak, Frankfurt-en eskala ere egin genuen. Beste argazki batzuk Waldshut-eko Hochrhein-Gymnasium eskolako kanpoaldean ateratakoak, egunero goaz bertara klaseetara.
Friburgo-ko argazkiak ere agertzen dira. Ontzi barruena agertzen garen horiek, udaletxeak egin zigun ongi etorrikoak dira, Rin ibaian zehar. Esan beharra dugu, Waldshut, Suitza-rekin mugan dagoela. Rin ibaiaren alde batean Waldshut dugu, eta bestean Suitza.
Azkeneko argazkiak gaur arratsaldean egin dugun barbakoakoak dira. Waldshut-en bertan hasten da Oihan Beltza, eta bertara joan gara familia guztiekin errekin eder bat egitera.