domingo, 19 de junio de 2016

Lehen egunak Mungian

Lehengo 3 egunetan klaseak izan ditugu  Larramendin. Alberto etorri zitzaigun klaseak ematera, eta joko eta ekintza ezberdinen bitartez benetan denbora polita pasa zuten ikasleek elkar ezagutzen eta gaztelania eta alemana praktikatzen zituzten bitartean. 

Goiza Larramendin eman ondoren, Larramendin, bertan, bazkaltzen genuen. Hasiak dira alemaniarrak gure gastronomia oparoa eta gozoa disfrutatzen. Eskerrak eman beharrean gaude Larramendiko sukaldari eta andreei jaki gozoengatik.

Arratsaldeetan irteera ezberdinak egin ditugu. Hemen dituzue egin ditugun irteera ezberdinen argazkiak: Bilboko kaleak, Guggenheim, Gernika eta bertako Bakearen Museoa, Mundaka... eguraldiak ez digu lagundu, baina berdin disfrutatu ditugu Bizkaiko txokoak. Ia datorkigun aste honetan eguzkiak laguntzen digun txoko berriak ezagutzerako orduan : ) .

Bilbo eta Guggenheim:




Gernika eta Bakearen Museoa:






Mundaka: