domingo, 19 de junio de 2016

Ongi etorri

Badira egun batzuk ikasle-truke proiektua hasi genuela. 
ilusioz beterik etorri zitzaizkigun ikasle alemaniarrak Loiuko aireportura. Ikastolan ongi etorri txiki bat egin genien eta, hortik aurrera, gure abentura hasi zen.


Ikastolako 19 ikasle parte hartzen ari dira aurtengo ikasle-truke proiektuan. Alemaniatik (Waldshut hiritik) 20 ikasle etorri zaizkigu. Eta horrela, ikasleei Larramendiko eta alemaniako koordinatzaileak batuta, 42 pertsonako  taldea osatu dugu. Noski, ikasleak hartu dituzten sendiak ere kontutan hartu beharko genituzke, guztiontzat bai da abentura zirraragarria eta berria!


Alemaniarrak 10 egunez izango ditugu gure artean. Hauek,  Larramendiko ikasleen etxeetan biziko dira. Bikoteka banatu ditugu, Larramendiko ikasle bakoitzak bere bikote alemaniarra duelarik.  Alemaniara goazenean ere bikote berberak mantenduko dira. Alemanian guk beste 10 egun igaroko ditugu, uztailaren 4tik  13ra bitartean. Larramendiko ikasleak alemaniako familietan biziko dira. Han ekintza ezberdinak egingo ditugu: irteerak, klaseak, jolasak...


Sarrera txiki honen ondoren, hona hemen egin ditugun ekintza batzuen argazkiak. Hurrengo egunetan gehiago jarriko ditugu.